Erosketa saskia

Antzinako ogia

ZEIN EGUNETAN EGINTEN DEN

Horiz, egiten den egunetan.

2022 an UNESCOn Frantziako bagueta, giza ondare inmaterial gisa izendatua izan da, frantziako eguneroko bizitzaren ikur bilakatuz, izan ere gure « best seller » etako bat da eta behar adina egin ezinean gabiltza.

Bere ureztatze ugaria eta orantzari esker azal fina duen ogia da.

Mami horista eta zuloxta ugariak dituena, oretze pausatua eta zainketa txukun eta zainduaren ondorioa Galparsoron okinen aldetik.

Gure harri labean erretako zapore lehun eta zoragarria duena, urrantzeko gustua gogorarazten diguna.

 

Pisu

Zergak barne

NOLA EGITEN DUGU?

“ Tradition Française”  deiturari atxikiz 1993/09/03 « Decret du Pain » arauak jarraitzen ditugu , gari irin soilez egina,  gehigarri kimikorik naiz izozte prozedurarik erabili ezin ditekena.

T65 "TRADITION"  irina erabiltzen dugu bere lanketarako, kalitate handigoko gari aukeraketa adierazten digu.

Orantza gehitu eta 24 orduko lo luzea ematen diogu oreari bere osotasunean.

Gehiegizko erdoitzetik babestearren, oretze apala ematen diogu, gainontzean zapore galera eta mami zuritze handia bait lekarke.

ZER EMATEN DU GURE OGIAK?

Osasuntsua eta goxoa den ogi hau kalitate hobea dueN irinarekin egina da.
Bere hartzidura luze eta orantzari esker ohizko ogia baino bizi iraupen luzegoa du.
Edozein otordu naiz eguneko edozein unetarako egokia  dena: gosari, krakada, afari eta abar.
Ohizko ogia baino zerbait bereziago nahi duten horientzat.
Edozein janentzako lagungarri.