Briotxea
ZEIN EGUNETAN EGINTEN DEN
Horiz, egiten den egunetan.
Zergatik Pariseko karriketara eramanen zaituen ogi gozo frantzes batez gozatu ez? Hortarako gure briotxea dastatu beharko zinuke! Hozka bakoitza lehuntasun eta gusto bizipen bakarra da , bere osagaien nahasketa zuzenari esker. Xerra horixta, harro eta lehunak jatera bultzatzen zaitu.
Elkarketa desberdinen aukera daukagu : txokolate, piko edo « nature » . Azkeneko hau baita opiltxo itxurarekin , zizkamizketarako edo krakada baterako.
Briotxaren historia XVII. Mendekoa omen da, naiz eta bere jatorria ez dagoen era bat argi. Batzuk diote Versalleseko erregetzan lana egiten zuten Frantziako gozogileek asmatu zutela , janaldietarako ogi berezi gisa. Beste batzuek aldiz diote Vendée, Frantziaren mendebaldeko eskualdekokoek asmatu zutela. Gaur egun ere aski ezaguna da herri alde hortako Briotxea.
Frantzian herrialde askok norberaren briotxe dute, berezko ezaugarriekin.
NOLA EGITEN DUGU?
Errota harrian xehetutako T65 irinarekin, ore harrotua, legamia, harraultza eta egitura eta gusto berezia emanen dion gurin kopuru handiarekin dago landua.
Orea emeki-emeki hainbat ataletan nahasten dugu, gurin kopuru handiagatik, honek lanketa asko zailtzen baitu, esku lan zaindua eskatuz.
Egun batetik bestera egiten da, bizi iraupen luzegoa eta egitura eta gusto hobea ematearren.
ZER EMATEN DU GURE OGIAK?
Briotxea bakarrik jan diteke, naiz eta ohizkoa den, osagai gisa, erabiltzea hainbat azken buruetan. Adibidez "Pain perdu" (gantzogi) edo "clafoutis". Sandwich gourmet eta hanburgesa modura ere erabili daiteke.
Galparsoro Briotxea "best seller" ezagunetako bat da eta, interneteko hainbat gantzogi jan-agiritan azaltzen dena, baita 3 izar dituen jatetxeetako batean erabilia beren azken buru zoragarrietako bat egiteko.
Oso ongi dirauen opil gozoa da.