Erosketa saskia

Khorasan BIOA

ZEIN EGUNETAN EGINTEN DEN

Horiz, egiten den egunetan.

8000 urte J.A. Iran iparraldean Khorasan herrialdean goi mailetan landatzen den antzinako gari aldaera bat da. Ulert erreza egiteagatik, kronologiko eta genetikoki  Neolitikoa egiteko erabiltzen dugun Enkir (Petit Epautre) en hiloba litzake.

Kondairak dio Estatu Batuetako armadako piloto batek hazi batzuk arkitu omen zitula Egiptoko piramide batean 1940. urtean. Etxera eraman eta landatu omen zituen. Urte batzuk pasa  ondoren hazi hauek antzinako gari aldaertzat jo zituzten Kamut izen komertzialez ezagutu dena. 

Intxaur lurrun eta gozoantzeko zaporea berezia eta ezin hobea.

Khorasan ogia bere mami trinko eta tinkoagatik baita azal urrezta kolore eta kirriskagarriagatik. Gari Khorasan Irinaren izaeragatik  ugaria da proteina eta zuntzean.

Ogi erraldoi hau zatitua saltzen da.

Pisu

Zergak barne

NOLA EGITEN DUGU?

Sílex errota harrian xehetutako erdi osoa den bio Khorasan irina erabiltzen dugu bere lanketarako, beraz ernamuina dakarrena.

24 orduko hartzidura luzea duen orantza biologikoarekin landua.

Apalki oretuz, ere usain eta zaporea gordetzearren baita gluzemi maila apalagoa lortzeko.

ZER EMATEN DU GURE OGIAK?

Khorasan ogia aukera elikatzaile eta osasuntsua da, proteinetan aberatsa, ba ditu ere antzierdoitzaileak, mineralak eta eguneko gariak baino  ezinbesteko aminoazido gehiago.

Selenio iturria da,  200 gr ogirekekin aski gizakion egunerko Selenio beharra asetzeko, gari arruntak baino 4 aldiz kopuru gehiago bait du. Gantz osasuntsu eta zuntzean aberats da ere.

Glutenari nolabaiteko sentiberatasuna (ez zeliakoak) dutenentzako egokia izan daiteke, glutenean txiroa baita.

2 Kg ko aletan saldu izanagatik bere usaia eta iraunkortasuna hobekio gordetzen diogu.

Egunean noiz nahi jatekoa, adibidez:  gazta, gurina, erretximenta, hummusa edo baita bakarrik ere.