Erosketa saskia

Viena Moldea

ZEIN EGUNETAN EGINTEN DEN

Horiz, egiten den egunetan.

Ogi honen jatorria XIX. Gizaldian Vienan kokatzen da. Garai haietan ogi zuria luxua izanik aberatsen eskueran bakarrik zegoen, gainontzekoek ogi iluna eta zekalea jaten zuten bitartean.

Haga utxura duenak ogi arin eta azal tinko du, egitura lehun eta harroa barrendik.

Viena moldeak aldiz laukia da eta mami lehuna, arina eta trinkoa du ezaugarri.

Zergak barne

NOLA EGITEN DUGU?

Bereizgarri gisa, ogi hontarako T65 irin ona erabiltzez gain gurina eransten diogu osagai gisa, horrelako ogi motatan horren ohizkoa den  trans koipeak erabili beharrean. Esnea eta azukre piskat ere eransten diogu oreari egitura lehun eta goxogoa ematearren, baita  Itxas gatza eta ore harrotua naiz legamia ere behar bezela altxa dadin.

Iraun arazlerik eta lizun galerazlerik ez izatea du bereizgarri.

ZER EMATEN DU GURE OGIAK?

Viena moldea sandwichak egiteko oso ezaguna den aukera da, urdai eta gazta beroa dutenak batez ere (Croque Monsieur).

Xerratan zoragarria, gurin, erreximenta edo bururatzen den beste edozein gehigarrirekin jateko.

Ore harrotuaren aziditate ikuituak  iraunkortasun naturala  emango dio, inungo beste gehigarri kimikorik erantsi gabe.