Erosketa saskia

Zekale ogia

ZEIN EGUNETAN EGINTEN DEN

Horiz, egiten den egunetan.

Gure okindegiaren klasikoetako bat dugu zekale ogia. Azalean dituen zirrituak bereala ezagun arazten dute "zekale taloa" izeneko ogia hau, nun nahi munduan. Frantziako ekialdean kokatzen den "Auvergne" eskualdeko ogi berezia.

Labetik atera orduko sortzen duen ezti usain eta mikatz antzeko, aziditate ikuituak ematen duen gustoak, ogi rustikoak maite dituztenen artean, on iritzi haundikoa.


 

Pisu

Zergak barne

NOLA EGITEN DUGU?

Ogi honek, zekale deitura izan dezan Espainiako naiz Frantziako arauak betetzen ditu . Gureak % 80 Zekale eta %20 gari irin du, orantza gari irinez egina bait dago.

Bere gluten eskasak okinaren jakintza ona eskatzen du, lanketa zaindua behar baitu.

ZER EMATEN DU GURE OGIAK?

Egiteko erabiltzen dugun zekale irin osoa eta honek duen zuntz ekarpenari esker, este lagungarriaren bila dauden horientzako egokia bilakatu ohi da. Fosforoa eta Potasioa ditu elemendu azpimarragarriak.

Orantzak eta zuntzak naiz harroaldi luzeak, baita bere azal lodiak ere ongi bildu ezkero, bizi iraupen luzea ematen diote ogi honi.

Zeliakoak ez bainan sentiberatasuna duten horientzat izanen litzake egokia ogi hau, bere gluten maila apalagatik.

Gluzemi maila apala.