ALDEA
Egun ogia puri purian dago eskaintza zabal eta ugariarekin . Baina egi osoa oinarri ez duten atxiki iragarkiak ere ba dira " pan de leña" ez izenez ezagutzen duguna adibidez edo beste muturrean ba da " orantza ogia" (argazkikoa) besterik ikusten ez duenik, ogi on bakarra bait litzan, beste tekniken erabilpena ez ezagutzarengatik ote?
Ogia labore bat edo gehiaho, ura eta legami motaren baten arteko nahasketaren ondorioa besterik ez da, eta erabilitako teknikaren araberan ogiaren kalitatea adieraziko digun testura, zapore desberdin eta ezaugarri bereziak emango dizkigu. Ogi on batek hartzidura luzea behar duen arren teknika egoki gabeko harroaldi luzeegiak ere, nahi ez ditugun zaporeak eman ditzaizkiguke. Garbizale eta ortodosoek neurriz gaineko hartziduraz diro mintzo, zenbat eta luzeago ordun da hobeto balitz bezela (neurri bateraiono horrela izan arren) edo ta nork daki zenbat hamarkada dituen orantzez, horrek gehigarri bat erantsiko balio bezela.
Elikagaien gluzemi mailari garrantzia ematen hasi gatzaizkio, berak esanen bait digu osatzen duten karbono hidratoen gorputzaren irentsketaren abiadura zein izanen den, eta beraz neurria gorakoa ertaina edo baxua denaren araberan, era baikor edo ezkorragoan eragin dezaiguken gure dietan, baxuena onena izanik. Hortaz gure ogien gluzemia maila erakusten laguntzen diogu bezeroari. Jakin arazten dugu, dena den, gure ogi zuriaren erauzketa maila, merkatuan dagoena baino gorexeagoa izanik gluzemia maila ere baxuagoa dela, ogi zuri batengandik espero daitekena baino.
Nagusia, 6 - Donostiko alde Zaharra - 20003 Donostia
tel. 943 421 074 | info@galparsorookindegia.eu